Itxi

telebista

22:15ean

"Raíces" minisaila estreinatuko du gaur ETB2k

Kunta Kinteren istorioa kontatzen du minisailak. Alex Halen eleberria oinarri duen AEBetako esklabotzaren inguruko istorio zirraragarria.

  • Telesailaren irudia bat

    Telesailaren irudia bat

Datozen hiru larunbatetan, "Raíces" minisaila estreinatuko du ETB2k. Bruce Beresfordek zuzendutako bertsio honetan Malachi Kirby aktore inglesesa da protagonista, Kunta Kinta gaztearen paperean. Roman Armstrong, Laurence Fishburne, Matthew Goode, Anna Paquin edo Jonathan Rhys Meyers dira, besteak beste, minisaileko beste aktore batzuk.

Alex Haley idazlearen Roots: The Saga of an American Family liburua du oinarri minisailak eta XVIII. mendearen erdialdean AEBetara esklabo saltzen duten Kunta Kinte nerabe afrikarraren eta bere ondorengo belaunaldien istorioa kontatzen du.  

1750ean Ganbian (Afrika Mendebaldean) jaio zen Kunta Kinte Mandinka familia baten barruan. Ikasteko eta unibertsitatera joateko esperantzarekin hazten bada ere, bere ametsak 15 urte dituenean hautsiko zaizkio. Esklabo trafikatzaileek Kunta Kinte bahituko dute beste 140 gizon eta emakumerekin batera eta AEBetan salduko dituzte. Hainbat alditan ihes egiten saiatu zen baina ez zuen lortu. Azkenean, esklabu izatea zer den ikasiko du; bere afrikar jatorria eta behin aske izan zen garaia izango ditu beti buruan.

Ez galdu "Raíces" minisailaren lehen hiru atalak, gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n.