Itxi

telebista

22:30ean

Ligaxkakako azken jardunaldia, gaur gauean, "Plazandreak" saioan

EiTB

Reyes Azkoitiaren eta Naroa Elizalderen taldeak izango dira aurrez aurre Laboral Kutxa Udako Torneoaren finalerdien atarian.

0:19

Gaurko "Plazandreak" saioa finalerdien aurretik azkenekoa izango da. Laboral Kutxa Udako Torneoko ligaxkakako azken jardunaldia izango den honetan Reyes Azkoitia eta Naroa Elizalderen taldeak izango dira aurrez aurre: Irantzu Etxebeste-Nora Mendizabal-Olatz Arrizabalaga vs Ainhoa Ruiz de Infante-Maite Ruiz de Larramendi-Leire Garai. 

Reyesen taldeak hirugarren puntua nahi du. Aurreko saioan, 3 eta 0 hartu zuten mendean Mikel Inuntziagaren taldea eta lider iritsi nahi dute finalerdietara. Naroaren taldeak, berriz, bigarren puntua eskuratu nahi du. 

Astero bezala, Iñigo Aiestaranek gidatuko du Irungo Uranzu pilotalekutik egingo den emanaldia. Gentzane Aldai izango du lagun kontakizuna egiteko eta Elena Azpeitia protagonistak elkarrizketatzeko. 

"Plazandreak" saioa ostegunero dugu ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.