Itxi

telebista

22:30ean

'Una relación abierta' filmaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche de..."n

EiTB

Horrez gain, Olivia Wilde eta Jason Sudeikis bikoteaz, Zugarramurdiko leize eta Biarrizko hondartzez eta Dorothy Stratten aktorearen hilketaz arituko da saioa.

  • "Una relación abierta" filmeko fotograma bat

    "Una relación abierta" filmeko fotograma bat. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Gaur gauean, "La Noche de..." saioak Una relación abierta filma estreinatuko du. Brian Cranok zuzendutako filmak Rebecca Hall, Dan Stevens eta Gina Gershon ditu protagonista. Felix Linaresek filmaren eta aktore zerrendaren datu guztiak eskainiko dizkigu emanaldiaren aurretik.

Horrez gain, La pareja más guapa del mundo atalean, Olivia Wilde "House" telesailean ezagun bihurtu zen aktorea eta Jason Sudeikis ezagutuko ditugu.

Bestalde, Vacaciones de película atalean, Zugarramurdiko leizeetara eta Biarrizko hondartzetara joko dugu; izan ere, duela 60 urte bertan praktikatu zen surfa Europan lehen aldiz.

Bukatzeko, Biarriztik Hollywoodera egingo dugu salto, aste honetan 40 urte betetzen baitira Dorothy Stratten hil zutenetik. "Playboy emakume" gisa eta Hollywooden ezaguna egiten hasi zenean hil zuten, 20 urte zituela.

"La Noche de... Una relación abierta" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.