Itxi

telebista

Txirrindularitza eta pilota

Dauphiné Kriteriumeko 2. etapa eta "Plazandreak"eko lehen finalerdia, gaur

EiTB

Reyes Azkoitiaren taldea eta Erlantz Garciaren taldea izango dira aurrez aurre lehen finalerdian, "Plazandreak" saioan.

0:23

Dauphiné Kriteriumeko 2. etapa eskainiko dute gaur ETB1ek eta eitb.eus-ek, zuzenean. Etapak 135 kilometro izango ditu, eta Viennen hasi eta Col de Porten bukatuko da. Etaparen nondik norakoak Fermin Aramendik azalduko dizkigu, Xabier Usabiaga eta Alfontso Arroio lagun dituela.

Dauphiné Kriteriuma igandera arte izango dugu ikusgai. Gaur eta bihar, 15:15etik aurrera, eta asteburuan, berriz, 15:40an.

Ondoren, 22:30ean, "Plazandreak" pilota saioa izango dugu ikusgai. Lehen finalerdian, Reyes Azkoitiaren taldea eta Erlantz Garciarena izango ditugu aurrez aurre: Irantzu Etxebeste-Nora Mendizabal-Olatz Arrizabalaga vs Andrea Aldaregia-Olatz Ruiz de Larramendi-Naroa Agirre.

Astero bezala, Iñigo Aiestaranek gidatuko du saioa, Elena Azpeitia eta Gentzane Aldai lagun dituela. Gentzanek partiden kontakizuna egiten lagunduko dio Iñigori, eta Elenak protagonistak elkarrizketatzeko ardura izango du. 

"Plazandreak" saioa ostegunero dugu ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.