Itxi

telebista

21:15etik aurrera

Urrutikoetxea-Irribarria vs Olaizola II-Zabaleta, gaur, ETB1en

EiTB

21:15ean hasiko da pilota emanaldia ETB1en eta eitb.eus-en, Plentziatik zuzenean.

  • Pilotak

    Pilotak. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gaueko "ETB Kantxa" saioan, Plentziako Jai Alai pilotalekutik eskainiko du pilota jaialdia ETB1ek eta eitb.eus-ek. Bertan, CaixaBank Masterseko Urrutikoetxea-Irribarria vs Olaizola II-Zabaleta partida jokatuko da. Aurretik, Peña II-Garmendia vs Salaberria-Ibai Zabala bikoteak izango dira aurrez aurre. 

Xabier Euzkitzek eta Abel Barriolak egingo dute kontakizuna, 21:15etik aurrera, zuzenean.