Itxi

telebista

22:30ean

"A plena vista" minisaila eskainiko du gaur gauean "La Noche De..." saioak

EiTB

Bitxikeria gisa, Ben Affleck eta Ana de Armas aktoreek osatzen duten bikoteaz arituko da "LND". Gainera, Lekeitioko eta Zumaiako hondartzera ere egingo du bidaia.

  • "A plena vista" telesailaren fotograma bat

    "A plena vista" telesailaren fotograma bat. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

"La Noche De..." saioak BBCren A plena vista minisaila eskainiko du gaur gauean. 50eko hamarkadan, Ingalaterra eta Eskozia artean aritu zen hiltzaile psikopata baten benetako istorioa kontatzen du lanak. Zehazki, 9 pertsona hil eta 5 bortxatzea leporatu zioten hiltzaile horri. John Stricklandek zuzendu du filma, eta Douglas Henshall eta Martin Compston aktoreak dira protagonista nagusiak.

La pareja más guapa del mundo atalean, Ben Affleck eta Ana de Armas aktoreen inguruan arituko da Felix. Atal honetan deskubrituko dugu nola ezagutu ziren elkar, zein ezaugarri partekatzen dituzten edota zein film edo telesailetan izan diren protagonista.

Abuztua ia bukatuta, Vascaciones de película atalaren azkena izango dugu ikusgai. Honetan, Lekeitioko eta Zumaiako hondartzetara bidaiatuko dugu.

Bukatzeko, Los archivos secretos de LND atala Sean Connery aktorearen inguruan mintzatuko da. 90 urte ditu eta alzheimerra duen edo ez hainbat zurrumurru daude airean. Horiek argitzen saiatuko da "La Noche De...".

"La Noche De..." saioak, Felix Linaresen eskutik, A plena vista telesaila emitituko du, gaur gauean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.