Itxi

telebista

Audientzia

"El Club del Tupper", saiorik ikusiena ordutegi nagusian zazpi astez jarraian

EiTB

Javi Sierrak aurkeztutako gastronomia saioak % 12,9ko audientzia-zatia eta 176.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.

  • Mikel Perez, "El Club del Tupper" saioko irabazlea asteon.

    Mikel Perez, "El Club del Tupper" saioko irabazlea asteon. Argazkia: EiTB

"El Club del Tupper" ETBko sukaldaritza saioa ordutegi nagusiko saiorik ikusiena izan zen beste behin. Zortzigarren atalak % 12,9ko audientzia-zatia bereganatu zuen. Halaber, 176.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Mikel Perez "El Conquistador" saioaren azken irabazlea, Reyes Prados aurkezlea eta Andoni Goikoetxea Athleticeko jokalari mitikoa izango zituen gonbidatu Javi Sierrak ETB2n aurkeztutako gastronomia saioak.