Itxi

telebista

22:30ean

Portugaleteko munduko dantzen jaialdiaren unerik onenak, gaur gauean, ETB1en

EiTB

Pandemia dela-eta, uda honetan ez dute egin Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia. Hala ere, jaialdiaren unerik onenak ikusteko aukera izango da saio berezi batean.

0:19
Portugaleteko munduko dantzen jaialdia

Portugaleteko munduko dantzen jaialdiaren unerik onenekin gozatzeko aukera izango dugu gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en. Izan ere, "Munduko dantza onenak. Portugalete" izeneko saio berezia eskainiko du "Oholtzan" programak, Ilaski Serranok aurkeztuta.

Pandemia dela-eta, urtero Portugaleteko kaleetan ospatzen den Nazioarteko Folklore Jaialdia ez da egin aurten. Normalean uztailaren bigarren hamabostaldian izan ohi da, baina, egoera ikusita, abuztura atzeratzea erabaki zuten; azkenean, dena den, bertan behera utzi dute 46. edizioa izan behar zena.

Hala ere, "Oholtzan" saioak emanaldi berezia prestatu du, aurreko edizioetan jaialdiak utzitako unerik onenekin. Bertan, hainbat herrialdetako dantzak izango ditugu ikusgai, Argentina, Venezuela, Peru, Costa Rica, Kuba, Mexiko, Turkia, Polonia, Serbia, Siberia, Indonesia, Hegoafrika eta Kanada aldetik etorritako taldeen eskutik.

"Munduko dantza onenak. Portugalete" saioa gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.