Publizitatea
Itxi

2020/09/03

09:46

telebista

Aurrestreinaldia

ETBk,"Vamos a Hacer Historia" saioa aurrestreinatu du FesTValean

EiTB

Irailaren 30etik aurrera emango da osorik "Vamos a Hacer Historia" saioa, Elene Lizarraldek eta Juan Manuel González Cembellinek gidatuta.

  • Gorka Garcia, Elene Lizarralde, Maite Ibañez eta Juan Manuel González Cembellín FesTValean

    Gorka Garcia, Elene Lizarralde, Maite Ibañez eta Juan Manuel González Cembellín FesTValean (EiTB)

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

"Vamos a Hacer Historia" ETB2ko dokumental-realityaren aurrestreinaldia egin da FesTVal telebista jaialdian. Saioak Euskal Herriko iragan hurbileko atal garrantzitsuenen berri ematen du eta udazkenean eskainiko da osorik, irailaren 30etik aurrera. Ekitaldia, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian izan da, irailaren 2an, 21:00etan. Gorka Garcia ETBko Programa eta Arte zuzendaria, Elene Lizarralde aurkezlea, Juan Manuel Gonzalez Cembellin historialaria eta Maite Ibañez ekoizle exekutiboa izan dira bertan, besteak beste.

Kapitulu bakoitzean, Euskal Herriko historiako gertaera garrantzitsu bat jorratuko dute, gizartean duen eraginagatik edota esanahi politikoagatik esanguratsuak izan direlako. Elkarrizketa sorta baten bidez, Elene Lizarraldek historiako gertakari horietan barneratuko gaitu. Gaian jantziak dauden adituak izango ditu solaskide kasu batzuetan eta une jakin horrekin zerikusia duten pertsonak, senideak, bizilagunak eta jende anonimoa beste batzuetan.

Baina "Vamos a Hacer Historia" saioak harago joan nahi du. Juan Manuel González Cembellinek gertakarien berri emango die auzokide talde bati edo jazoeraren guneari lotutako pertsona batzuei, agian ez baitute jakingo zer gertatu zen han. Gonbidatu horiek eztabaidatu eta galdetu ahalko diete historialariari eta horren lankideei saioan zehar sortzen zaien edozein zalantza.

"Evasión y Tragedia" lehen atalaren aurrestreinaldia eskaini da Gasteizen. Lehenengo atal honetan, Ezkaba mendian, Iruñetik gertu, San Kristobal gotorlekuan, izan zen ihesaldi handiena ezagutuko dugu. Gerran zehar, gotorlekuak 2.000 preso baino gehiago bildu zituen bere barnean, instalazioak, jatorrian, 700 soldadu hartzeko pentsatuta egon arren. Goseak, osasungaiztasun baldintzek eta hainbat kideren heriotzak ihesaldi bat antolatzera bultzatu zuen preso talde bat; 1938ko maiatzaren 22an izan zen, eta ehunka iheslariren hilketa ekarri zuen. Ia 800 iheslarietatik hiruk bakarrik lortu zuten euren helburua, Frantziara iristea.

Istorio beldurgarri eta krudela izan zen, oraindik ere tragedia lazgarri bihurtu zuen ihesaldi zorigaiztoko hartan protagonista izan zirenen ondorengoak hunkitzen dituena.

"Vamos a Hacer Historia" saioko atal honetan, Conchi Rodriguez Pico, Leopoldo Picoren biloba, ihesaldiaren burua, Ander Carbonero, beste iheslari baten iloba, eta Koldo Pla, Fermin Ezkieta eta Amaia Kowasch ikertzaileak eta ihesaldi handi honetan adituak direnen testigantzak bildu dituzte.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;