telebista
Astelehenetik ostiralera, 17:3
Itziar Alduntzin, "Qué Me Estás Contando" saioaren denboraldi berriaren aurkezlea
EiTB
Gaurkotasuneko gaiak jorratzeaz gain, horiek testuinguruan jarriko ditu eta gai zailetan sor daitezkeen zalantzak ere landuko ditu.
-
Itziar Alduntzin, "QMEC" saioko aurkezle berria. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Udako geldialdiaren ostean, irailaren 7an iritsi da "Qué Me Estás Contando" magazinaren denboraldi berria.
Itziar Alduntzin izango da saioaren denboraldi berrian aurkezle nagusia, eta Arantza Ruiz eta Odei Esnaolaren laguntzarekin, gaurkotasun guztia helaraziko digute modu original batean. Taldeak eguneko gakoak aztertu, gaurkotasuneko gaiak testuinguruan jarri, eta gaurkotasunarekin aurki ditzakegun kontraesanak ikertuko ditu. Gainera, kalera aterako diren kazetariek azken orduko gertakarien berri emango dute, ikuspegi berritzaile batetik. Bestalde, saioak tertulia egiteko bi mahai izango ditu: batean, gizarte mailako gaurkotasuna landuko dute, eta bestean, gai politikoak aztertuko dituzte, hainbat kazetariren laguntzarekin.
Plato berria izateaz gain, aurpegi berriak ere izango ditu saioak kolaboratzaile modura. Odei Esnaolak kaleak utziko ditu lekukotzak eta elkarrizketak platora hurbiltzeko, baita eguneko gai batzuk sakon azaltzeko ere. Kalean, Iñigo Ziganda, Aiora Oronoz eta Amaiur Elizari kazetarien laguntza izango du saioak, eta Euskal Herriko azken orduko albisteak jasoko dituzte. Madrildik, bestalde, gaurkotasuneko albisteak Nahiara Gagoren eskutik iritsiko dira.
"Qué Me Estás Contando" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 17:30etik 20:00etara, ETB2 eta eitb.eus-en.