Itxi

telebista

Kirolak

Frantziako Tourra eta pilota izango dira gaur ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Frantziako Tourraren 13. etaparen ostean, binakako bi pilota partida eskainiko dira "ETB Kantxa" tartean.

  • Pilota

    Pilota. Argazkia: EiTB

Gaur arratsaldeko kirol eskaintzan, Frantziako Tourra eta pilota izango dira protagonista.

Arratsaldea txirrindularitzarekin hasiko dugu. Frantziako Tourraren 13. etapa Chatel Guyon eta Puy Mary artekoa izango da, eta 191 kilometroko ibilaldia egin beharko dute txirrindulariek. Lasterketaren kontaketa Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxearen esku egongo da.

Atseden baten ondoren, "ETB Kantxa" saioaren unea izango da. Binakako bi pilota partida jokatuko dira 21:15etik aurrera. Lehen partidan, Agirrek eta Tolosak Peña II.ari eta Zabalari egin beharko diete aurre; bigarrenean, ostera, Masters Caixabank txapelketaren barruan, Olaizola eta Zabaleta arituko dira Jaka eta Albisuren aurka. Joseba Urkiolak eta Mikel Idoatek egingo dute bi partiden kontakizuna.

Emanaldi guztiak ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai, zuzenean.