Itxi

telebista

22:30ean

"Gracias a Dios" filmaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche De..." saioan

EiTB

Felix Linaresek gidatutako saioak Zinemaldiaren inaugurazio galarako bi sarrera zozketatuko ditu testigantzak, bideoak, mezuak edo gutunak bidali dituzten ikusleen artean.

  • Felix Linares, "La Noche De..." saioko aurkezlea.

    Felix Linares, "La Noche De..." saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB.

Gaur gauean, Felix Linaresek gidatutako La Noche De ... saioak Gracias a Dios (Grâce à Dieu, 2019) filma estreinatuko du telebistan. Benetako gertaeretan oinarritutako istorio gogorra da, Eliza Katolikoaren baitan haurrei egindako sexu abusuekin zerikusia duena.

Aurretik, Los titulares de... atalean Bill Murrayren pasadizo bitxienak ikusiko ditugu. Izan ere, aktore hau Atrapado en el Tiempo, Los Cazafantasmas edo Lost in Translation bezalako filmetan aritzeagatik ospetsua izateaz gain, bere istorio kuriosoengatik ere ezaguna da. Horren adibide dira Sanferminetan mozkor-mozkor eginda zegoela grabatu zutela edota Loiolako Jesuitetan ikasi izana.

Ondoren, bere heriotzaren hamargarren urteurrena dela eta, Titanic filmeko Gloria Stuarten bizitza errepasatuko dugu. Gaztetan hainbat film arrakastatsuetan parte hartu ondoren, Gloriak zinematik erretiratzea erabaki zuen 30 urtez, eskaintzen zizkioten paperak gustuko ez zituelako. Gaurko saioan, urte horietan guztietan bere denbora zertan inbertitu zuen ezagutuko dugu.

Amaitzeko, La noche De... saioak 25 urte betetzen dituela eta, ikusleei buruzko erreportaje berezia eskainiko du. Horrez gain, Zinemaldiaren inaugurazio galarako bi sarrera zozketatuko ditu saioak, 25. urteurrena dela eta euren testigantzak, bideoak, mezuak edo gutunak bidali zituztenen artean.

La noche De... Gracias a Dios, gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.