telebista
22:30ean
'Appaloosa' filma, gaur gauean, ETB1en
EITB
Ed Harrisek zuzendutako western dramatiko honek aktore-zerrenda paregabea dauka. Haien artean daude Viggo Mortensen, Jeremy Irons edo Ariadna Gil, esate baterako.
Appaloosa filma ikusgai izango da gaur gauean ETB1en. Adiskidetasunari buruzko western dramatiko hau Robert B. Parkerren nobelan oinarrituta dago, eta 2008an Ed Harris zuzendariak zinemarako moldatu zuen. Film honek aktore-zerrenda oparoa dauka, eta hainbat izen ospetsu topa daitezke bertan, Ed Harris zuzendaria bera, Viggo Mortensen, Jeremy Irons edota Ariadna Gil.
Filma 1982an Mexiko Berriko Appaloosa hirian gertatzen da. Bertan, Virgil Cole (Ed Harris) sheriffari eta bere laguntzaile Everett Hitch-i (Viggo Mortensen) Appaloosa hiri meatzari eta kaotikoa zaintzeko eskatu diete. Beldurra da nagusi hiri honetan, Randal Bragg (Jeremy Irons) nekazari krudel eta boteretsuaren erruz. Bestalde, guztia hankaz gora jarriko du Allison French-ek Appaloosara iristearekin batera, eta bi gizon horien arteko adiskidetasuna ere jokoan izango da.
Ez ezazu galdu Appaloosa filma, gaur gauean, 22:30ean, ETB1en.