Itxi

telebista

Ostegun honetan

Leire Martinez, denboraldiko lehen 'Anitzele'n

A.A.

EITB

Mikel Antero kantari eta aktoreak gonbidatuen bizitzaren musika kontatuko du ostegunero.

00:18
'Anitzele'

Ostegun honetan, urriaren 6an, 'Anitzele' bueltatuko da Euskal Telebistako lehen katera. Xabier Euzkitzek aurkezten duen saioren lehen gonbidatua Leire Martinez La Oreja de Van Gogh taldeko abeslaria izango da.

Aurreko denboraldiko formato berdintsua izango du aurten ere 'Anitzele'k: Euskal Herriko aurpegi ezagun bati elkarrizketa sakona egingo diote, patxadaz, gonbidatua barrutik ezagutzeko asmoz. Horretarako hiru elkarrizketatzaile gonbidatu izango dituzte saio bakoitzean, egokitzen zaien pertsonaiaren alde ezezagunetan murgiltzeko prest.

Baina atal berri bat ere izango du ETB-1eko saioak: Mikel Antero aktore eta musikariak astero-astero gonbidatuen bizitzaren musika kontatu eta kantatuko du.

Iazko denboraldian bezala, Joana Lasherasek eta Mikel Elizegik euren tartetxoa izango dute 'Anitzele'n. Joana Lasheras gonbidatuaren alderik intimoenean murgiltzen saiatuko da. Mikel Elizegik soziologia ikuspegi bitxia du beti eta aurten ere hori azalduko du ostegun gauero.

Ostegun honetako saioan, Leire Martinezen bizitzari astindua emateko Amaia Artetxe, Iñigo Arbitza eta Onintza Enbeita kazetariak izango ditu bidelagun Xabier Euzkitzek. Irailaren 14az geroztik La Oreja de Van Gogh taldeak disko berria du kalean, Cometas por el cielo izenburupean. Hortik abiatuta, luze eta zabal arituko dira solasean donostiar gaztearekin.