telebista
Audientzia
Asteleheneko "Juego de Cartas" saioa 247.000 ikus-entzulek jarraitu zuten
EiTB
Audientzia-buru izan zen beste behin bere ordutegian, % 16,0ko audientzia-zatia bereganatuz.
-
"Juego de Cartas: El mejor menú del día de Bilbao" atala. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Astelehenean, irailak 21, "Juego de Cartas", saioko orain arteko bigarren atalik ikusiena izan zen, eta 2019ko urria geroztik lortu duen audientzia-zatirik altuena bereganatu zuen.
Halaber, audientzia-buru izan zen bere ordutegian, % 16,0ko audientzia-zatia bereganatuz, eta 247.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen, Euskadin eta eragin-eremuan.
Javi Sierrak gidatuta, atal honetan, Bilboko lau jatetxe lehiatu ziren eguneko menurik onenaren saria eskuratzeko: New Scala, Atseden, El Rincón de Carlos eta Erronda Zaharra jatetxeak.