Itxi

telebista

21:15etik aurrera

Banakako txapelketaren kanporaketa, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Bakaikoa eta Arteaga II.aren arteko neurketaren ondoren, Bengotxea VI.a eta Aretxabaleta arituko dira Aranguren eta Zubizarreta III.aren aurka.

  • Pilota

    Pilota. Argazkia: EiTB

Gaurko jaialdia Buruz Buruko Txapelketaren kanporaketarekin hasiko da, Bakaikoa eta Arteaga II.aren arteko partidarekin, eta binakako neurketa bat egongo da gero; Bengoetxea VI.ak eta Aretxabaletak Zubizarreta III.a eta Aranguren izango dituzte aurkari.

Joseba Urkiola, Abel Barriola eta Ane Muruamendiaraz ibiliko dira esatari lanetan.

Bi partidak Etxarri Aranaztik zuzenean eskainiko dituzte, 21:15ean hasita, ETB1en eta eitb.eus-en.