Itxi

telebista

Kirolak

Binakako pilota Txapelketaren finalerdia Bilbotik, gaur, zuzenean, EiTBn

EiTB

Horrekin batera, zesta punta ere izango da ikusgai ETB4n, Hondarribiko hirugarren jardunaldiko bi partida eskainiko baitira.

  • Pilota.

    Pilota. Argazkia: EiTB.

Gaurko kirol eskaintza 13:30ean hasiko da zesta puntarekin ETB4n. Hondarribiko hirugarren jardunaldiko bi partidak eskainiko dira. Lehenengoan, Baskoetxea eta Lopez Barandica eta Manciren aurka arituko dira; eta bigarren partida Hormaetxeak eta Minviellek, Olha eta Del Rioren aurka jokatuko dute. Xabier Euzkitze eta Felix Espilla arituko dira solasean. 

Ondoren, 17:30ean, "ETB Kantxa" eskainiko da, Bilbotik zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en. Arteaga II eta Erasunek Zubizarreta III eta Urretabizkaiaren aurka jokatuko dutena izango da lehen partida. Horren ondoren, Binakako Txapelketaren finalerdia jokatuko da, Jaka eta Zabaleta bikotea Agirre eta Albisuren aurka. Bi partiden jarraipena Xabier Euzkitzek, Mikel Idoatek eta Ane Muruamendiarazek egingo dute.