telebista
22:00etatik aurrera
"Iparragirre 200 urte. Urretxutik Mundura", gaur gauean, "Oholtzan" saioan
EiTB
Tartean izango dira besteak beste, Gorka Hermosa, Jon Maia, Gontzal Mendibil, Jesus Prieto, Kea taldeko ahots laukotea, "Easo" abesbatza eta Blanchard Strings taldea.
"Oholtzan" saioak bi estreinaldi eskainiko ditu gaur, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Ilaski Serranok gidatuta, 2020ko irailaren 12an Donostiako Trinitate plazan grabatutako "Iparragirre 200 urte. Urretxutik Mundura" saioa eskainiko da. Ekitaldi beretik bi saio eskainiko dira; lehena herrikoia izango da, eta bigarrena berriz, Gorka Hermosak Iparragirreren doinuetan oinarrituta egindako "oratoria".
Euskal Herriko artista handiek Iparragirreren omenezko kontzertu berezi bat prestatu dute. Tartean izango dira besteak beste, Gorka Hermosa musikaria, Jon Maia bertsolaria, Gontzal Mendibil, Jesus Prieto, Kea taldeko ahots laukotea, Easo abesbatza eta Blanchard Strings taldea.
Denen artean Iparragirreren musika eguneratuko dute: lehen zatian, Gorka Hermosak Urretxuko Udalaren enkarguz konposatu duten Urretxutik Mundura obra handia estreinatuko du eta Gontzal Mendibil solista bezala izanik, Iparragirreren kanten bertsio bereziak egingo dituzte.
"Iparragirre 200 urte. Urretxutik Mundura" emanaldia gaur gauean izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.