telebista
Kirolak
Zesta punta, Italiako Giroaren 8. etapa eta pilota, gaur, zuzenean, EiTBn
EiTB
Zesta punta ETB4n eskainiko da, txirrindularitza eta Gernikako pilota jaialdia aldiz, ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira, zuzenean.
-
Italiako Giroa 2020. EiTBren bideo batetik ateratako irudia.
Hiru kirol emanaldi eskainiko dira gaur EiTBn: zesta punta, txirrindularitza eta pilota.
Hasteko, 12:00etatik aurrera, ETB4n zesta punta eskainiko da, Hondarribiko txapelketako finalerdiak (urriaren 9an jokatutakoa). Xabier Euzkitze eta Felix Espilla arduratuko dira kontakizuna egiteaz.
Ondoren, egunero bezala, Italiako Giroa ikusteko aukera izango da. 14:00etan ETB4n eta 15:00etan ETB1en, eitb.eus-en eta Euskadi Irratian. Radio Euskadik ere Giroko azken kilometroen kontaketa egingo du. Italiako Giroaren, 8. etapa eskainiko da Giovinzzano eta Vieste artean (200Km). Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga, Alfonso Arroio eta Alessandro Ruta arituko dira solasean. Euskadi irratian berriz, "Hiru Erregeen Mahaia" saioan jarraitu ahalko da etapa.
17:30etik aurrera berriz, "ETB Kantxa" saioko pilota partidak izango dira ikusgai Gernikatik. Binakako bi pilota partida jokatuko dira, batetik, Elordi-O.Etxebarria vs Zabala-Untoria arituko dira nor baino nor gehiago; eta ondoren, Elezkano II-Uriondo vs Zubizarreta III-Ladis Galarza. Xabier Euzkitzek, Mikel Idoatek eta Ane Muruamendiarazek egingo dute kontakizuna.