Itxi

telebista

22:15ean

"The Eichmann Show" pelikularen estreinaldia, gaur gauean, ETB2n

Adolf Eichmann nazi ospetsuenetakoaren testigantza jasotzeko telebista saio batek izandako oztopoak erakutsi nahi ditu filmak.

  • Filmaren irudia

    Filmaren irudia

The Eichmann Show filma estreinatuko du gaur ETB2k. Paul Andrew Williams zinemagileak zuzendu zuen zinta eta Martin Freeman (El Hobbit: Un viaje inesperado), Anthony LaPaglia (Sin rastro), Rebecca Font (The Thick of It), Andy Nyman (Un funeral de muerte) eta Nicholas Woodeson (Roma) dira protagonistak.

Auschwit kontzentrazio-esparruaren askatasunaren 70. urteurrenean BBCren egindako proiektua izan zen.

1961ean Jerusalemen Adolf Eichmann ofizial ohi naziaren aurka telebistaz eman zuten epaiketaren kontakizunera hurbiltzen gaitu filmak. 1962an urkatu zuten Eichmann, gizateriaren aurkako krimenengatik errudun deklaratua izan ondoren. "Mendearen epaiketa"gatik ezagutu zena 37 herrialdetan eskaini zuten telebistaz eta lehen aldia izan zen biktimek eurek kontzentrazio esparru bateko izugarrikeriak zuzenean kontatzen zituztela.