telebista
Umorea eta ikuskizuna
Edurne Pasaban eta Asier Izagirre, 'Finlandia'n
A.E.
EITB
Igandean bi mendizale tolosarrak hartuko dituzte Aitziber Garmendia eta Ainere Tolosak.
-
'Finlandia'. Argazkia: EITB
Igande honetan, 'Finlandia' saioan, 21:30ean, Edurne Pasaban eta Asier Izagirre mendizaleak hartuko dituzte. Euren proiektu eta ibilbideaz arituko dira bi lehengusuak saioan. Horrez gain, programako hainbat jardueretan ere hartuko dute parte: Iraola Tecnologies-ekin XBOX 360ean arituko dira eta trontzan ere jarriko dituzte elkar lehian.
Horrez gain, Olaberriko Kartingean jokatuko den Desapiyua, Eriz Magoa eta saioko pertsonaia bereziak izango dituzte: 'Aire Aire'n, Ainhoa Goikoetxea eta Joxemari Iriondok Kike Amonarrizen monografikoa izango dute. Bestalde, astero Perurena eta Olasagastiren lapurreta kurioso bat ikusiko dute. Bankutik hasita, etxe bateko gixajo bati lapurtzen amaituko dute eguna.
Konjuntuba musika tartean Village Peoplek 'YMCA' abestuko du.