Itxi

telebista

22:30ean

"La Noche De..." saioak '6 Días' filma eskainiko du gaur gauean

EiTB

Gainera, Kim Kardashian telebista izarra, Juan Carlos Errege emeritua eta Montgomery Clift aktorea ere hartuko ditu protagonista bezala.

  • Jamie Bell '6 Días' filmaren fotograma batean

    Jamie Bell '6 Días' filmaren fotograma batean

Gaur gauean, 6 Días (6 Days, 2017) filma izango da ikusgai "La Noche De..." saioan, Felix Linaresek aurkeztuta. Benetako gertakarietan oinarritutako filma da, 1980. urtean Londresen, Irango enbaxadan, izan zen bahiketan gertatutakoa kontatzen baitu. 1980ko apirila eta maiatza bitartean, sei terrorista enbaxadan sartu ziren eta bertan zeuden 26 pertsona bahitu zituzten.

Aurretik, Quién es esa chica atalean, Kim Kardashian aktorearen inguruan jardungo dira saioan, horren 40. urtebetetzearen harira. Munduan diru gehien irabazten duen telebistako izarra da, 51 milioi dolar irabazten baititu urtean, eta dagoeneko 1.000 milioi dolar baino gehiago ditu. Horren familia ere munduko ospetsuenetakoa bihurtu da. Saioak xehetasunez aztertuko du aktorea eta horren bizitza.

Jarraian, Línea caliente tartean, Juan Carlos I.a Espainiako errege emeritua izango dute protagonista Hollywoodeko film batean agertzen den edo ez jakiteko.

Eta bukatzeko, Crónica de sucesos atalean, Montgomery Clift aktorearen auto istripuaz arituko dira. Horren bizitza eta karrera betiko markatu zituen gertaera izan omen zen. Garaiko kroniken arabera, aktoreak telefono zutoin bat jo zuen autoarekin, eta istripuak eragindako lesio larrien ondorioz, aurpegia kirurgia plastikoarekin berregin behar izan zioten.

"La Noche De... 6 Días" saioa gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.