telebista
ETBK Sat eta ETB-1en
Lehen urteetako Mike Tyson, ostiraleko 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H.
EITB
Horrez gain, saioak gaur egungo zenbait boxeolari gazte ezagutuko ditu, Dominik Britsch, Marcor Nader eta Shawn Estrada, besteak beste.
-
'Boxeo Izarrak'. Argazkia: EITB
Aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioaren lehenengo zatiak 19 urteko Mike Tyson hartuko du protagonista. Ordurako bederatzi borrokaldi zituen eginak eta denak k.o. irabaziak. Ostiraleko emanaldian, Colay, Richardson, Nelson, Jaco eta Jamesonen aurka egindako norgehiagokak eskainiko dira.
Bigarren atalean gaur egungo boxeolari gazte batzuk aurkeztuko dituzte. Horien artean, Dominik Britsch alemianarra, orain arteko 20 borrokaldiak irabazi dituen 23 urteko mutila; Marcos Nader, 11 neurketa jarraian irabazi dituen 21 urteko austriarra, eta Shawn Estrada amerikarra, Beijingeko Joko Olinpikoetan izan zen boxeolaria.
'Boxeo Izarrak' ostiral honetan emitituko da 22:20etik aurrera ETBK Sat katean eta 00:20ean ETB-1en.