Itxi

telebista

22:30ean

'El Valle de la Venganza' filma estreinatuko du "La Noche De..." saioak gaur gauean

EITB

Felix Linaresek gidatutako saioak 'Quién Sabe Dónde', 'Tu Cara Me Suena' eta 'La Muerte Os Sienta Muy Mal' atalak ere eskainiko ditu.

  • 'El Valle de la Venganza' filmaren fotograma bat

    'El Valle de la Venganza' filmaren fotograma bat. EiTBren bideo batetik hartutako irudia.

Felix Linaresek gidatzen duen "La noche De..." saioak El Valle de la Venganza filma estreinatuko du gaur gauean telebistan. Infierno de Cobardes Clint Eastwooden film txalotuenetako baten bertsio berria da. Izan ere, astearteko filmeko irudiak eta musika "Dolarraren Trilogia" gisa ezagutzen den filmari egindako omenaldi bat dira, Por Un Puñado de Dólares, La muerte Tenía un Precio eta El Bueno, el Feo y el Malo filmek osatzen dutena.

Aurretik, Quien Sabe Dónde atalak Rebecca Romijn aktore eta modeloa izango du hizpide, ostiralean bere 48. urtebetetzea dela eta. Modelo gisa hasi zenetik Hollywoodera egin duen bidea errepasatuko du saioak. Beste film batzuen artean, X-Men edo Friends eta Star Trek: Discovery telesailetan paperak izan zituen.

Ondoren, Tu Cara Me Suena atalean "La Noche De..." saioak, bi aktore hartuko ditu protagonista. Euren paperak egiteko, asko makillatu behar izan zituztenez, ia ezinezkoa egiten da aktoreak pantailan ezagutzea.

Azkenik, La muerte Os Sienta Muy Mal atalean, Steve McQueen aktorearen  inguruan jardungo du saioak, larunbatean bere heriotzaren 40. Urteurrena izango baita. Felix Linaresek aktorearen biografia ekarriko digu, gaztetan marinel edo basomutil lanetan hasi zenetik, hil aurretiko azken hilabeteetara arte, non Mexikora alde egin zuen tratamendu alternatibo baten bila.

Felix Linaresek gidatutako "La Noche De... El Valle de la Venganza" gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.