telebista
22:35ean
Leire Olaberria txirrindularia, osteguneko 'Anitzele'n
A.H.
EITB
Mikel Elizegi txirrindulariaren lehen peña sortzen saiatuko da.
-
'Anitzele', taldea. Argazkia: EITB
Euskal kirolaririk laudatuenen artean dago Leire Olaberria eta ostegun honetan Xabier Euzkitzerekin izango da ETB-1eko 'Anitzele' saioan. Kolore eta material guztietako dominak irabazi ditu azken hiru urteetan, urrea, zilarra eta brontzea, bai Europa zein mundu mailako txapelketetan eta olinpiadetan ere. Palmaresa nabarmentzekoa da, baina 'Anitzele'n Leireren alderik ezezagunena aireratzen saiatuko dira. Lan horretan Mikel Astarlotza txirrindularia, Irati Anda eskalatzailea eta Xabier Mendia kazetaria izango ditu lagun Euzkitzek.
Joana Lasheras, bere aldetik, gonbidatuaren alderik intimoenean murgilduko da eta Mikel Anterok, ordea, Olaberriaren biografia musikatuko du. Horrez gain, Mikel Elizegik ikerketa soziologikoa aurrera eramanez txirrindulariaren peña osatzea ezinbestekoa dela erabaki du eta horretan jarriko da.
'Anitzele' ostegun honetan emitituko da 22:35etik aurrera ETB-1en.