Itxi

telebista

Kirolak

Erremontea eta pilota izango dira protagonista, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

17:45etatik aurrera, "ETB Kantxa" tartean buruz buruko txapelketaren finalerdiak izango dira ikusgai: Elezkano - Jaka.

  • Jaka pilotaria

    Jaka pilotaria. EITBren bideo batetik hartutako irudia

Erremontea eta pilota eskainiko dira, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus atarian.

15:40ean hasiko dira eguneko kirol emankizunak erremontearekin. Torneoa larunbatean hasiko da eta urtarrilaren 2ra arte iraungo du. Lehen jardunaldi honetan bi neurketa jokatuko dira: Urriza - Labaka vs Juanenea – Larrañaga lehenengo eta Segurola – Barrenetxea vs Goikoetxea V – Endika ondoren. Iñigo Aiestaranek, Manuel Arrizabalaga Matxinek eta Ibon Gaztañazpik egingo du neurketaren jarraipena.

Ondoren, 17:45ean "ETB Kantxa" saioa izango da ikusgai. Hiru pilota partida eskainiko dira, Bilbotik zuzenean. Lehendabiziko partidan Irribarria - Martija vs Olaizola II -  Urrutikoetxearen aurka arituko dira. Ondoren, arratsaldeko partida nagusia izango da ikusgai, buruz buruko txapelketaren finalerdiak: Elezkanoren eta Jakaren artean. Eguna binakako beste partida batekin amaituko da: Zabala - Garmendia bikotea Larrazabal - Uriondoren aurka arituko da. Xabier Euzkitze, Mikel Idoate eta Ane Muruamendiarazen esku egongo da kontaketa.