telebista
22:30ean
'Los topos de Labastida' atala, gaur gauean, "Vamos a Hacer Historia" saioan
EITB
Elene Lizarralde kazetariak eta Juan Manuel Gonzalez Cembellin historialariak Gerra Zibilean ezkutuan bizi behar izan zuten gizonen istorioak ekarriko dizkigute.
-
"Vamos a Hacer Historia". EITBren bideo batetik ateratako irudi bat
Gaur gauean, "Vamos a Hacer Historia" saioan, Elene Lizarralde kazetaria eta Juan Manuel Gonzalez Cembellin historialaria Bastidako 'satorren' historian murgilduko dira. Gerra Zibilean errepresalien beldur, fusilatuak ez izateko ezkutuan bizi izan ziren gizon anarkistak. Gehienek bi urte igaro zituzten gertukoen etxeetatik irten gabe, ganbaretan, mahastien artean eta baita lurrean egindako zuloetan ere.
Emakumeek gezurra esan behar izan zuten gizonen presentzia ez jakinarazteko. Haietako asko atxilotu egin zituzten, baina egia kontatzeari uko egin zioten beti, mehatxu eta tortura psikiko eta fisikoak jasan arren.
Mediku batek elgorriz gaixorik zegoen gizon bat artatu izanak plan guztiak zapuztu zituen ordea. Une horretatik aurrera, etxe askotan miaketak hasi ziren, eta, aldi berean, alde frankistari lotutako bizilagun askoren gorrotoa sortu zen.
Quintana eta Manzanos familienak bezalako istorio zirraragarriak ezagutuko ditugu, familia horietako kide batzuk "mundutik desagertu" behar izan baitzuten euren bizitzak salbatzeko. "Vamos a Hacer Historia" saioak 'sator' horien senideen testigantza zuzena jasoko du, eta haien bizipenak lehen pertsonan partekatuko dituzte.
"Vamos a Hacer Historia" saioaren 'Los Topos de Labastida' atala, gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.