Itxi

telebista

ETB-2n

'El Comidista' blogaren errezeta eta umorea, osteguneko 'Forum'en

A.H.

EITB

David Barberok Mikel Lopez Iturriaga blogger-a elkarrizketatuko du.

  • 'Forum', Mikel Lopez Iturriaga. Argazkia: EITB

    'Forum', Mikel Lopez Iturriaga. Argazkia: EITB

Mikel Lopez Iturriagak, El Comidista blogaren egileak, Las recetas de comidista liburua argitaratu berri du eta bere lana hizpide, osteguneko gonbidatua izango da 'Forum' elkarrizketa saioan. David Barberorekin mantenduko duen hitzorduan zehar, bere liburuak biltzen dituen zenbait errezeta aipatuko ditu eta bere elikaduraren gaineko filosofiaz arituko da.

'Forum' ostegun honetan emitituko da goizeko 10:10etik aurrera ETB-2n.