Itxi

telebista

Saio berria

"Bidegurutzean" musika saio berria aurkeztu du EITBk

EITB

Aurrestreinaldian izan dira Edu Barinaga ETBko zuzendaria, Galder Izagirre saioko zuzendaria eta Skakeitan taldeko kideak.

  • "Bidegurutzean" saioaren aukezpena.

    "Bidegurutzean" saioaren aukezpena. Argazkia: EITB.

"Bidegurutzean" musika saio berria ere aurkeztu du EITBk Durangoko Azokaren programazioaren baitan. Bertan izan dira, besteak beste, Edu Barinaga ETBko zuzendaria, Galder Izagirre saio berriaren zuzendaria eta Skakeitan musika taldea, lehen saioko protagonistetako bat. Aurkezpenaren ostean, lehenbiziko atalaren emanaldia eskaini da.

Musika izango da "Bidegurutzean" saioaren ardatz nagusia. Euskal Herriko hainbat musikariren elkargune izatea du helburu; hemengo musikariei ikusgarritasuna eman, eta ikusleei euskal musikaren argazki osatuago bat eskaintzea. Formatu berritzailea dakar saioak: bidegurutzea eta grabaketa kabina bat.

"Bidegurutzean" programako atal bakoitzean, hiru gonbidatu egongo dira (taldeak nahiz bakarlariak), adin, ibilbide eta esperientzia-maila ezberdinekoak. Gonbidatu bakoitzari elkarrizketa bat egingo zaio telefono kabinan; gero, kantu propio bat grabatuko du bertan, eta, azkenik, hiru gonbidatuek bakoitzaren kantu bat abestuko dute elkarrekin. Off ahotsean grabatutako narrazio laburrek egingo dute gonbidatuen arteko zubi lana.

Lehen atalean, Izaro, Gari eta Skakeitan taldea dira protagonista nagusi.