Itxi

telebista

Audientziak

Asteazkeneko "Teleberri 2" albistegia, 1996tik ikusiena

EITB

ETB2ko albistegiaren aurretik Iñigo Urkullu lehendakariak egin zuen agerraldia bere ordu-tartean nagusi izan zen. 253.000 ikus-entzuleko audientzia metatuta izan zuen.

  • Juan Carlos Etxeberria "Teleberri 2" albistegietako aurkezlea.

    Juan Carlos Etxeberria "Teleberri 2" albistegietako aurkezlea. Argazkia: EITB.

ETB2ko gaueko "Teleberri" albistegia 1996ko otsailetik ikusiena izan zen asteazkenean, abenduaren 9an. Egunean bertan gehien ikusi zen programa izateaz gain, bere ordu-tartean ere nagusi izan zen, % 35,4ko audientzia-zatiarekin. Horrez gain, bataz beste, 315.000 ikus-entzule eta 429.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen Euskadin eta eragin eremuan.

Koronabirusaren egoera aztertzeko eta datozen asteetarako LABIren Aholku Batzordeak hartutako neurrien berri emateko Iñigo Urkullu lehendakariak egin zuen agerraldia, albistegiaren aurretik, ETB2n, bere ordu-tartean nagusi izan zen. Halaber, % 24,9ko audientzia-zatia bereganatu zuen eta 253.000 ikus-entzulek egin zuten bat uneren batean agerraldiarekin Euskadin eta eragin eremuan.

Eguerdian ere "Teleberri" albistegiak oso datu onak lortu zituen. Bere ordu-tartean nagusi izan zen eta % 27,9ko audientzia-zatia eskuratu zuen. Gainera, 264.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen.

Aipatzekoak dira baita ere arratsaldeko "QMEC" magazinak lortu zituen datuak: % 15,7ko audientzia-zatia eta 355.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.

ETB1eko "Gaur Egun" albistegia eta "Eztabaidan" saioa, euskaldunen artean nagusi

ETB1eko eguerdiko "Gaur Egun" albistegiak ere datu onak lortu zituen: euskaldunen artean % 14,4ko audientzia-zatia. Gauekoak, berriz, % 6,4ko kuota izan zuen.

Gaueko "Eztabaidan" saioak, halaber, marka hautsi zuen: bi denboraldietako saiorik ikusiena izan zen, eta audientzia-zatirik altuena bereganatu zuen, euskaldunen artean % 8,9koa. Orobat, 91.000 ikus-entzulek egin zuten bat saioarekin uneren batean.