telebista
Audientziak
Asteburuko lau t'erdiko txapelketak, euskaldunen artean nagusi
EITB
Elezkano II eta Altuna III pilotarien arteko partidak euskaldunen % 19,4ko kuota bereganatu zuen eta Ezkurdia eta Artola pilotarien artekoak berriz, % 17,6.
-
Pilota. Argazkia: EITB
Asteburu honetan, lau t'erdiko txapelketako partida nagusiak euskaldunen artean nagusi izan dira. Larunbatean, Elezkano II eta Altuna III pilotarien arteko partidak % 11,0ko audientzia-zatia bereganatu zuen, eta euskaldunen artean berriz, % 19,4koa. Halaber, 144.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Igandean berriz, Ezkurdia eta Artola pilotarien arteko partidak % 10,6ko audientzia-zatia bereganatu zuen, eta euskaldunen artean, % 17,6ko kuota. Oro bat, 123.000 ikus-entzulek egin zuten bat partidarekin uneren batean.