Itxi

telebista

22:15ean

'Remember' filma, gaur gauean, ETB2n

eitb.eus

Atom Egoyan zuzendari armeniarraren lana gerra naziaren kriminal zahar baten ehizari buruzkoa da. Christopher Plummer eta Martin Landau dira protagonistak.

  • 'Remember' filmaren fotograma

    'Remember' filmaren fotograma

ETB2k Remember filma eskainiko du gaur, 22:15etik aurrera. Gerra naziaren kriminal zahar baten ehizari buruzkoa da.

Atom Egoyan armeniarraren pelikula da eta Veneziako Zinema Jaialdian estreinatu zen. Filmaren protagonistak Oscar saria jaso duten bi aktore dira: Christopher Plummer eta Martin Landau.

Zev (Christopher Plummer) holokaustotik bizirik irten den 90 urteko judutarra da. Alzheimerra du eta Rudy bilatzen du, gerra naziaren kriminala. Bere familiaren heriotzaren erantzulea izan zen eta Zevek erahil egin nahi du.

Ez ezazu galdu Remember filma, gaur, 22:15ean, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista