Itxi

telebista

22:15ean

Lau t'erdiko promozioko finalerdiak Gernikatik, gaur gauean, zuzenean

EITB Media

Gernikako Santape pilotalekuan arituko dira promozioko finalerdiak jokatzen Elordi eta Zabala, eta ondoren, Dario eta Egiguren V.na.

  • Pilota

    Pilota. EITBren bideo batetik atertako irudia

Gaur gauean, 22:15etik aurrera, hiru pilota partida eskainiko dira ETB1en eta eitb.eus-en, zuzenean.

Lehenik, lau t'erdiko promozioko finalerdiko bi partida jokatuko dira, alde batetik, Elordi eta Zabalaren artean, eta Dario eta Egiguren V.nak jokatuko dute ondoren. Bukatzeko binakako partida bat jokatuko dute Alberdi-Uriondo eta Salaberria-Untoria pilotariek. Partiden jarraipena Joseba Urkiolak, Abel Barriolak eta Ane Muruamendiarazek egingo dute "ETB Kantxa" saioan.