16:01

telebista

19:00etan

"El Conquistador del Caribe" saioaren aurrestreinaldia, gaur, Donostian

EITB Media

eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahal izango da programako parte-hartzaile ohiak, kapitain, aurkezle eta irabazleak bilduko dituen edizio berriari buruzko proiekzio berezia.

  • ''El Conquistador del Caribe'' 2021.

    "El Conquistador del Caribe" denboraldi berria.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

"El Conquistador del Caribe" realitya astelehenean, urtarrilaren 11an, hasiko da ETB2n eta eitb.eus-en. Hamazazpigarren edizio honetako parte-hartzaileak eta beste hainbat xehetasun ezagutuko ditugu aurkezpen gisa izango den saio honetan. Berotzen joateko, gaur arratsaldean, saioak edizio berriaren aurrestreinaldi esklusiboa egingo du Donostiako Kursaalen eta zuzenean jarraitzeko aukera izango da 18:15etik aurrera

Programako lehiakide, kapitain, aurkezle eta parte-hartzaile ohiak gerturatuko dira lehen atalaren proiekziora. Gonbidatuak 18:30ean iritsiko dira Kursaalera eta photocall-a egingo dute barruan. Ondoren aurrestreinaldian hartuko dute parte, besteak beste, Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak; Patxi Alonso saioaren produktore eragilea eta "El Conquis"en aurkezleak; Txema Montoya eta Joxan Goñi saioaren zuzendariek eta Julian Iantzi saioaren aurkezleak. Horrez gain, hainbat ediziotan zehar parte hartu duten hainbat gonbidatu ere izango dira bertan, hala nola Mikel Perez pasa den urteko irabazlea, Eneko Van Horenbeke, David Seco, Juanito Oiarzabal, Jose Luis Korta edota Manu Maritxalar.

Aurkezpen guztien ondoren Dominikar Errepublikan grabatutako lehen abenturaren emanaldi berezia ikusteko aukera izango dute gonbidatuek, telebistako estreinaldiaren atarikoa izango dena. Atal osoa urtarrilaren 18an eskainiko da ETB2n eta eitb.eus-en.

2004ean  hasi zen saioa. Urte horretan joan ziren lehen aldiz Hostoilekoak Argentinara eta ordutik hona arrasto sakona utzi du saioak. EITBren marka propio bilakatu da "El Conquistador del Fin de Mundo" eta Euskadin audientzian lider.

Iaz goi-goian amaitu zuen saioak. Finala ikus-entzuleen %28k ikusi  zuen. Azken sei urte hauetako denboraldirik ikusiena izan zen telebistan, eta bere ordu-tartean lider astelehenero. Batez beste, % 22,7ko audientzia-zatia eta 316.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zituen.

 El Conquistador fenomenoa, ostera, telebistatik harago doan fenomenoa da. eitb.eus-eko webgunean eta sareetan esaterako markak hautsi ditu. Interneteko datuei dagokienez, orokorrean, (webgunea eta Nahieran, dena batera )1.205.079 erabiltzaile sartu ziren iaz. 

Conquis-en lagunak  ere gero eta gehiago dira sareetan dagokienez: "El Conquistador"eko  Facebook-eko orrialdeak 40.000 jarraitzailetik gora ditu. Twitter eta Instagramen, halaber, hurrenez hurren, 32.000tik gora dituzte.

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena