Itxi

telebista

Kirolak

Erremontea eta 4 t'erdiko Promozio Txapelketako finala, gaur arratsaldean

EITB MEDIA

Promozioko finala Elordi eta Egiguren V.a pilotariek jokatuko dute Beotibar pilotalekuan.

  • Pilota

    Pilota. Argazkia: EITB

Erremontea eta esku pilota eskainiko dira gaur ETB1en eta eitb.eus-en, zuzenean.

Hasteko, 15:30ean erremontea eskainiko da: Orona Txapelketa. Finalerdiak jokatuko dituzte Ansa II-Aizpuru III vs Juanenea-Larrañaga batetik,  eta Urriza-Labaka vs Segurola-BarrenetxeaIV, bestetik.

17:45ean, berriz, binakako bi partida eta 4 t'erdiko Promozioko Txapelketako finala jokatuko dira Beotibar pilotalekuan. Lehenik, binakakoa jokatuko dute Artola-Imaz vs Dario-Zabaleta pilotariek, eta ondoren, partida nagusia jokatuko da, lau t'erdiko Promozioko finala Elordi eta Egiguren V.aren artean. Bukatzeko hirugarren partida bat jokatuko dute binaka, Zabala eta O. Etxebarriak Zubizarreta III eta Uriondoren artean. Xabier Euzkitzek eta Mikel Idoatek egingo dute partiden jarraipena "ETB Kantxa" saioan.