Itxi

telebista

Aste honetan

Vitoria-Gasteiz fotokazetaritzaren hiriburu, 'EITB Kultura'n

A.E.

EITB

Su ta Gar taldeak Ametsak pilatzen diskoa aurkeztuko du.

  • Vitoria-Gasteiz.

    Vitoria-Gasteiz.

Fotokazetaritzaren hiriburua da Vitoria-Gasteiz egun hauetan eta 'EITB Kultura'k horren berri zabal emango du. Periscopioren seigarren ekinaldiaren nobedadeak jakingo ditugu Paco Valderrama zuzendariaren eskutik. Bertako kale, erakusleiho eta erakusketetan ikusitakoak kontatuko dituzte.

Su ta Gar izango da musikaren arduradun saioan; Ametsak pilatzen diskoa aurkeztuko dute. Eibarko taldearen bederatzigarren lana da, amets eta ilusioz betetakoa. Aitor Gorosabelek eta Sabih Bastidak bilduma berriaren eta euren abesti kontzertuen sekretuak azalduko dituzte.

Somuga ekoiztetxeak, berriz, Iruñan Gartxot izeneko marrazki bizidun filma estreinatuko du. Izalzuko bardoaren historia ardatz duen kontakizuna da. 'EITB Kultura' Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordiren eskutik sartuko zaigu kontakizun honetan.

Halaber, Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiari ere erreparatuko diote. 30 urte betetzen dituzte eta hiru hamarkada hauetan ikuskizunak, argitalpenak eta lehiaketak izan dira. Guztiaren errepasoa egingo dute saioan.

Horrez gainera, Anaki, Logela Multimediaren ikuskizun berriarekin unibertso oso berezi batera bidaiatuko du kultur tarteak. Bilboko Alondegian ikusgai dagoen 'Quinquis de los 80' erakusketaz eta Alazne Porcel artista bizkaitarraren tailerrean ikusitako lanez ere jardungo dira aste honetako saioan.

'EITB Kultura' astelehenean dago ikusgai, 23:00etan, ETB-1en, asteartean 00:50etik aurrera ETB-2n eta ostiralean ETB-3n 22:30etik aurrera.