Itxi

telebista

00:15ean

Urte berriari hasiera emateko, 'Go! 2021' saio berezia ETB1en eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

"Go!azen" telesaileko hainbat aktoreez gain, Euskal Herriko hainbat artistek eta musika taldek hartuko dute parte erritmoz betetako saio honetan.

0:34

Durangotik egingo den Gabon Zaharreko kanpaikaden ostean Zuriñe Hidalgok aurkeztuta "Go! 2021" saioa eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en. Ikuskizun berezi horretan "Go!azen" telesaileko hainbat aktorek Euskal Herriko hainbat musikarirekin batera erritmoz betetako saioa osatuko dute.

Hala, "Go!azen" telesailetik Nikola Zalduegi, Aitziber Errazkin, Nerea Elizalde, Maria Redondo, Danae Riaño, Xanti Korkostegi, Lorea Intxausi, Markel Sainz eta Ander Lacalle aktoreek hartuko dute parte.

Horrez gain, Euskal Herriko hamaika musikari eta talde ere arituko dira oholtza gainean, tartean, Gatibu taldeko Alex Sardui, Anne Etchegoien, Sorotan Bele taldeko Gorka Sarriegi, Modus Operandiko Iñaki Ortiz de Villalba, Laineko Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluze, Gozategiko Asier Gozategi eta Iñigo Goikoetxea, Doctor Deseoko Francis, Urtzeko Xabi Camarero, Iker Lauroba eta Zuriñe Hidalgo.

Musikaz eta erritmoz betetako saioa kanpaikaden ostean izango da ikusgai, 00:15ak aldera, ETB1en eta eitb.eus-en.