telebista
ETB-1 eta ETB-2n
On-Zientzia lehiaketaren bideo irabazlea, aste honetako 'Teknopolis'en
A.H.
EITB
Horrez gain, Donostiako CIC NanoGunea hurbiletik ezagutuko du saioak.
-
'Teknopolis', Argazkia: EITB
Urrian On Zientzia bideo-lehiaketan 'Teknopolis' saioak jaso dituen bideo guztien artean irabazlea aukeratu berri dute. Aitor Sarriegi bertsolari, informatikari eta irakasleak egin du aukeraketa, eta animazioz egindako bideo bitxi bat aukeratu du, bioluminiszentzia fenomenoaren berri ematen duena. Bideoaren egilea Luis Navarro da, Vigoko unibertsitatean urteak daramatzan euskalduna, eta aste honetako saioan bere lana izango da ikusgai.
Horrez gain, Donostiako CIC NanoGunea hurbiletik ezagutuko du 'Teknopolis'ek. Gunearek helburua nanomundua ondo ulertzea da eta hori dela eta, mikroskopiako laborategi berri bat zabaldu dute, hiru mikroskopio elektronikoz hornitua. Horietako batek atomoak ikus ditzake; bestea nanoegiturak eraikitzeko gai da; eta hirugarrenak hutsean dauden likidoak aztertuko ditu.
Eta amaitzeko, Jose Luis Zugaza ikerlaria ezagutuko dute 'Teknopolis'en. Besteak beste, Londresen, Parisen, Salamancan eta Andaluzian urteetan bizi ondoren, orain dela gutxi itzuli da Euskal Herrira. Ikerbasquen ari da lanean eta zelulen erreakzio-mekanismoa ikertzen du. Farmazian doktorea da eta bere ibilbideari buruzko hainbat kontu interesgarri jarriko ditu ikusle guztien aurrean.
'Teknopolis' igande honetan emitituko 15:30etik aurrera ETB-1en eta 11:15ean ETB-2n. ETB-3n asteazken gauean dago ikusgai 23:00etatik aurrera.