Itxi

telebista

19:00etan

"El Conquistador del Caribe" saioaren aurrestreinaldia, gaur, Donostian

EITB Media

eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahal izango da programako parte-hartzaile ohiak, kapitain, aurkezle eta irabazleak bilduko dituen edizio berriari buruzko proiekzio berezia.

  • "El Conquistador del Caribe" 2021.

    "El Conquistador del Caribe" denboraldi berria. Argazkia: EITB.

"El Conquistador del Caribe" realitya astelehenean, urtarrilaren 11an, hasiko da ETB2n eta eitb.eus-en. Hamazazpigarren edizio honetako parte-hartzaileak eta beste hainbat xehetasun ezagutuko ditugu aurkezpen gisa izango den saio honetan. Berotzen joateko, gaur arratsaldean, saioak edizio berriaren aurrestreinaldi esklusiboa egingo du Donostiako Kursaalen eta zuzenean jarraitzeko aukera izango da 18:15etik aurrera saioaren webgunean. Horrez gain, Isma Pereirak eta Gazteako Oizeder Mayo kazetariak gonbidatuen iritsieraren berri eman, eta gonbidatu batzuekin hizketan arituko dira.

Programako lehiakide, kapitain, aurkezle eta parte-hartzaile ohiak gerturatuko dira lehen atalaren proiekziora. Gonbidatuak 18:30etan iritsiko dira Kursaalera eta photocall-a egingo dute barruan. Ondoren aurrestreinaldian hartuko dute parte, besteak beste, Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak; Patxi Alonso saioaren produktore eragilea eta "El Conquis"en aurkezleak; Txema Montoya eta Joxan Goñi saioaren zuzendariek eta Julian Iantzi saioaren aurkezleak. Horrez gain, hainbat ediziotan zehar parte hartu duten hainbat gonbidatu ere izango dira bertan, hala nola Mikel Perez pasa den urteko irabazlea, Eneko Van Horenbeke, David Seco, Juanito Oiarzabal, Jose Luis Korta edota Manu Maritxalar.

Aurkezpen guztien ondoren Dominikar Errepublikan grabatutako lehen abenturaren emanaldi berezia ikusteko aukera izango dute gonbidatuek, telebistako estreinaldiaren atarikoa izango dena. Atal osoa urtarrilaren 18an eskainiko da ETB2n eta eitb.eus-en.