Itxi

telebista

Emisio egunak eta orduak

Nola eta noiz ikusi "El Conquistador del Caribe"?

EITB Media

Euskaditik kanpo bizi diren ikusleek EITB Basque bidez, eitb.eus-en eta Nahieran ikus dezakete saioa.

  • "El Conquistador del Caribe"

    "El Conquistador del Caribe". EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Bueltan da abenturazko telerrealitate saiorik gogorrena. Urtero bezala, Julian Iantzik aurkeztuko du "El Conquistador del Fin del Mundo" saioa, eta hamazazpigarren edizioa beteko du aurten. Hona hemen "El Conquistador del Caribe" ikusteko moduak eta ordutegiak.

ETB2 eta online

ETB2n, astelehenetan izango da saioa ikusgai, 22:15 aldera, eta, asteazkenetan, ordu berean, "El Conquis 2021" eztabaida-saioa, Patxi Alonsoren eskutik. Egun eta ordu berean, eitb.eus-en streaming bidez izango dira ikusgai bi saioak mundu osoan zehar.

EITB Basque

Amerikatik, "El Conquistador del Caribe" EITB Basque bidez izango da ikusgai, astelehenetan, 21:15ean Argentinatik eta 19:15ean Mexikotik. "El Conquis del Caribe" eztabaida-saioa asteazkenetan izango da ikusgai, ordu berean (21:15ean Argentinatik eta 19:15ean Mexikotik). Espainian, berriz, astelehenetan izango da ikusgai saioa, 02:15ean, eta, asteazkenetan, eztabaida-saioa, ordu berean.

Atal guztiak, nahieran

Gainera, "El Conquistador del Caribe" saioaren eta eztabaida-saioaren atal guztiak "El Conquis"en saio osoak izeneko atalean eta EITB nahieranen izango dira ikusgai, telebistan eman eta hurrengo egunetik aurrera.