Itxi

telebista

Audientziak

"En Jake", bere ordu-tartean nagusi, % 18,4ko audientzia-zatiarekin

EITB Media

Horrez gain, 140.000 ikus-entzulek jarraitu zuten saioa.

  • Xabier Lapitz

    Xabier Lapitz. Argazkia: EITB Media

Asteazken honetan, urtarrilak 13, "En Jake" saioa beste behin bere ordu-tartean nagusi izan zen % 18,4ko audientzia-zatiarekin. Horrez gain, emanaldiak 140.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Xabier Lapitzek gidatutako aktualitate programa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 11:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.