Itxi

telebista

Kirolak

Futbola eta pilota, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Binakako Txapelketako partida Olaizaola II – Rezusta vs Urrutikoetxea – Imaz pilotarien artekoa izango da.

  • Futbola, baloia.

    Futbola, baloia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Futbola eta pilota eskainiko dira gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.

15:45ean, Bigarren B Mailako futbol partida jokatuko dute Leioa eta Real Sociedad B taldeek Sarriena futbol zelaian. Naxari Altunak eta Juanan Larrañagak egingo dute jarraipena.

Ondoren, 17:30ean, hiru pilota neurketa jokatuko dira. Alde batetik, binakako partida bat jokatuko dute Agirre - Ibai Zabala vs Bakaikoa - Aretxabaleta pilotariek. Ondoren, arratsaldeko norgehiagoka nagusia izango da, eta Binakako Txapelketako partidan aurrez aurre arituko dira Olaizaola II – Rezusta vs Urrutikoetxea – Imaz.

Promozioko partidak emango dio bukaera larunbateko pilota jardunaldiari, Zabala – Erostarbe vs Egiguren V – Ruiz pilotarien arteko lehiarekin.

Bilbon jokatuko dira hirurak eta "ETB Kantxa" saioan zuzeneko jarraipena egingo dute Xabier Euzkitzek, Mikel Idoatek eta Ane Muruamendiarazek.