Itxi

telebista

Audientziak

"Historias a Bocados" eta 'Asesinato en Tolouse', beren ordu-tarteetan nagusi

EITB Media

Halaber, larunbatean ETB2ko "Cine éxito" saioan eskainitako 'La Chica en la Niebla' filma ere saiorik ikusiena izan zen bere ordu-tartean.

  • "Historias a Bocados" saioaren irudia

    "Historias a Bocados" saioaren irudia, EITB Mediaren bideo batetik aterata.

ETB2ko "Historias a bocados" saioa eta "Siempre cine" zinema tartean eskainitako Asesinato en Toulouse filma nagusi izan ziren igandean, urtarrilak 17, beren ordu-tarteetan.

Polizia ikerketa batean oinarritutako film luzeak % 11,8ko audientzia portzentajea lortu zuen, eta 293.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.

Halaber, Joseba Arguiñanok aurkezten duen "Historias a bocados" saioak % 13ko audientzia-zatia eskuratu zuen, eta 251.000 ikus-entzule bildu zituen Beasaingo Garin auzora egindako bisitaren saioak.

Bestalde, bezperan, "Cine éxito" zinema tartean emititutako La chica en la niebla pelikula saiorik ikusiena izan zen bere ordu-tartean, % 11,1eko audientzia-zatiarekin. 16 urteko neska baten desagerpenaren inguruko filmak 289.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.