Itxi

telebista

Audientziak

206.000 ikus-entzulek jarraitu zuten "El Conquis"eko lehen eztabaida saioa

EITB Media

Horrez gain, "En Jake" saioak inoizko bigarren audientzia-zatirik altuena bereganatu zuen % 21,2ko kuota eta "Atrápame Si Puedes" saioa denboraldiko ikusiena izan zen % 14,3ko kuotarekin.

  • "El Conquis" eztabaida-saioa

    "El Conquis" eztabaida-saioa. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Asteazkenean, urtarrilak 20, "El Conquis"eko lehen eztabaida saioa izan zen ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en. 2015etik lehen debate ikusiena izan zen % 14,5eko audientzia-zatiarekin. Julian Iantzik aurkeztuta, 206.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen saioak Euskadin eta eragin eremuan.

Bestalde, "En Jake" saioa bere ordu-tartean nagusi izateaz gain, denboraldiko ikusiena izan zen eta inoizko bigarren audientzia-zatirik altuena bereganatu zuen, % 21,2ko kuota. Emititutako saio guztietatik hirugarren ikusiena izan zen, halaber, eta 172.000 ikus-entzulek egin zuten bat saioarekin emisioko uneren batean.

Eguerdian ikusgai izaten den "Atrápame Si Puedes" lehiaketa saioak ere oso datu onak lortu zituen. Patxi Alonsok aurkeztuta, denboraldiko ikusiena izan zen % 14,3ko audientzia-zatiarekin eta 158.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.