Itxi

telebista

Audientziak

368.000 ikus-entzulek jarraitu zuten "El Conquistador" abenturako bigarren atala

EITB Media

"El Conquistador del Caribe" saioa audientzia-buru izan zen berriz ere ordutegi nagusian, % 24,9ko audientzia zatia lortuz.

  • "El Conquistador del Caribe", 2. atala

    "El Conquistador del Caribe", 2. atala. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

"El Conquistador del Caribe" abentura-saioa ordutegi nagusian audientzia-buru izan zen berriz ere, % 24,9ko audientzia-zatia bereganatuz. Julian Iantzik eta Mikel Perez Artolak aurkeztuta, bigarren atalak 368.000 ikus-entzuleko audientzia-metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.

Iani, Seleta kapitaina duen talde urdineko kidea, izan da abenturako bigarren kanporatua. Inmunitate jokoa gainerako taldeak baino arinago amaitu arren, Seletaren tranpek kanpamentu oso txirora eraman zuten talde urdina.

#conquis2 traola joera izan zen Twitterren, eta zerrendako hirugarren postua lortu zuen 6.369 txiorekin. Horrez gain, 26.309 erabiltzaile sartu ziren "El Conquistador" saioaren webgunera eitb.eus atarian, 66.601 orrialde ikusi izan ditu eta ia 10.000 erabiltzaile inguru konektatu ziren streaming-era.

"Esto no es normal", denboraldiko ikusiena

Bestalde, arratsaldeko "Esto no es normal" saioak ere oso datu onak lortu zituen. Denboraldiko saiorik ikusiena izan zen % 10,5eko audientzia-zatiarekin eta 163.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.