telebista
Audientziak
"Baserria" saioaren laugarren atala, euskaldunen artean nagusi % 13,6ko kuotarekin
EITB Media
"Go!azen" telesaila eta larunbateko Binakako partida nagusia ere euskaldunen artean nagusi izan ziren.
-
"Baserria", 4. atalaren irudi bat. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
"Baserria" saioaren laugarren atalak % 4,7ko kuota lortu zuen eta euskaldunen artean nagusi izan zen % 13,6ko audientzia-zatiarekin. Klaudio Landak aurkeztuta, saioak 95.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Talde gorriak bi lehikide galdu zituen, tartean, Ainhoa eta Luis.
Horrez gain, "Go!azen" telesailak ere oso datu onak lortu zituen ostiralean. 4-12 urteko haurren artean nagusi izan zen % 31,1eko audientzia-zatiarekin, eta % 9,3ko kuota lortu zuen euskaldunen artean. 65.000 lagunek bat egin zuten Basakabiko udalekuetako protagonisten abenturekin, Euskadin eta eragin eremuan.
Bestalde, larunbatean jokatu zen Binakako Txapelketako norgehiagoka ere euskaldunen artean nagusi izan zen % 15,8ko audientzia-zatiarekin. Elezkano II- Zabaleta vs Peña II - Albisu (20-22) aritu ziren lehian, "ETB Kantxa" saioko kirol emanaldiak 199.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.