Itxi

telebista

4. ATALAREN AURRERAPENA

Atabey eta Yocahu, aurrez aurre, gaur gauean, "El Conquistador del Caribe" saioan

EITB Media

Gorriek lehen batzarra izango dute, bakoitza nolakoa den erakusten hasiko dira berdeak eta Yocahu bat immunizatu beharko dute urdinek. Ez galdu, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Mikel, hurrengo jokoa azaltzen

    Mikel, hurrengo jokoa azaltzen. EITB Mediaren bideo batetik lortutako irudia

Hari-harian geratu dira talde gorria eta berdea, immunitate-jokoaren azken zatian urdinek aurrea hartu eta irabazi ondoren.

"El Conquistador del Caribe" saioaren gaurko proba jokatzeko, mutilek dute, duda barik, egoerarik txarrena; izan ere, abentura hasieratik ez dute jan, ez dute kapitainik eta, azken ekaitzen ondoren, oso zaila da kanpamentu oso txiroan lo egitea. Gainera, euren lehen bilerari egin behar izango diote aurre, eta kaltetu bat baino gehiago aterako da "lantzen dantza" egin ondoren.

Dirudienez, printzipioz, abantaila dute berdeek. Lehen aldiz aterako dira kanpamentu aberatsetik, eta abentura nahiko erosoa izan dute orain arte. Halere, kanpamentu txiroan lehen orduak igaro ondoren (aurreko edizioan, amesgaiztoa izan zen Andrea eta Durana lehiakideentzat) bien arteko haserrealdiren bat edo beste ikusi ahal izan dugu. Gainera, kapitainaren izendapenaren ondoren, gorrien kontrako duelura ez joateko nolakoak diren erakusten hasiko dira batzuk.

Arazo hauek guztiak arrotzak egingo zaizkie Corocote taldeko kideei. Azkenean, janaria lortu dute eta ikurrina eskuratu izanaren abantailez gozatzeko aukera izango dute. Hori bai, beraien papera oso garrantzitsua izango da amaieran, euren estrategia martxan jarri eta Yocahu bat immunizatu behar dutelako.

"El Conquistador del Caribe" astelehenero izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, atal guztiak EITB Nahieran atarian daude ikusgai.