telebista
22:00etan
Ilaski Serrano eta Kike Amonarriz, osteguneko 'Anitzele'n
A.H.
EITB
'Mihiluze'ko aurkezleek euren saioak 900 atal beteko dituela ospatuko dute.
-
Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano. Argazkia: EITB
Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok telebistako egungo bikote ezagunenetarikoa osatzen dute eta euren 'Mihiluze' saioak 900 atal egingo dituela ospatzera hurbilduko dira osteguneko 'Anitzele' saiora.
'Mihiluze' erreferentzia bilakatu da Euskal Telebistaren lehen katean eta saioaren 900. atala, abenduaren 3an, Euskararen Egunean, eskainiko da. Sei aurpegi ezagun lehiatuko dira eta bildutako dirua EITBko Maratoirako izango da, aurten Ez ahaztu Alzheimerraz lelopean.
Xabier Euzkitzek zoriondu nahi izango ditu eta bi aurkezleen ibilbide luzea errepasatuko du Maider Segurola, Urko Aristi eta Maitane Segurolaren laguntzarekin.
Mikel Elizegik, bestalde, 'Mihiluze' fenomenoaren azterketa soziologikoa egingo du. Joana Lasheras, berriz, bikotearen alderik pertsonalenean murgilduko da eta Mikel Anterok musikatuko du Kike Amonarriz eta Ilaski Serranoren bizitza.
'Anitzele' ostegun honetan emitituko da 22:00etatik aurrera ETB-1en.