Itxi

telebista

22:30ean

Jaka - Martija vs Bengoetxea VI - Aranguren, gaur gauean, zuzenean

EITB Media

Binakako Txapelketako seigarren jardunaldiko azken partida izango da Zeanurin jokatuko dena.

  • Pilota

    Pilota. Argazkia: EITB Media

Binakako Txapelketako seigarren jardunaldiari bukaera emango diote gaur Zeanuriko Ibarreta Udal pilotalekuan. Binakako partidak emango dio hasiera jardunaldiari: Jaka - Martija vs Bengoetxea VI - Aranguren. Eta ondoren, promoziokoan aurrez aurre arituko dira Salaberria - O.Etxebarria vs Zubizarreta III – Uriondo.

22:30ean hasiko da emanaldia Xabier Euzkitzeren, Abel Barriolaren eta Elena Azpeitiaren kontakizunekin. Zuzenean izango da ikusgai ETB1eko "ETB Kantxa" saioan eta eitb.eus-en.