Itxi

telebista

22:00etatik aurrera

'Dantzaldia Azpeitian', gaur gauean, "Oholtzan" saioan

EITB Media

Askotariko dantza estiloak uztartuz, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Kantabriako hainbat dantza eskola izango dira protagonista.

0:25
Dantzaldia Azpeitian

Larunbat honetan "Oholtzan" saioak Dantzaldia Azpeitian ikuskizuna eskainiko du. Jose Mari Orbegozoren Dantzaki eskolak antolatutako ekitaldia da, 2020ko urrian Azpeitiko Soreasu Antzokian grabatutakoa. Horretarako, covid-19a dela eta, segurtasun neurri guztiak kontuan hartu dira.

Askotariko dantza estiloak uztartuz, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Kantabriako hainbat dantza eskolek hartu zuten parte dantzaldian: Joseba eta Bakartxok, Dantzaki Jose Mari Orbegozok, Esencia Latina Cantabriak, BZ Dantza Eskolak, Eduardo Morante eta Fatima Caballero bikoteak, Hondarribiko Carlos Zapirain dantza eskolak, Bilboko Danza Librek, Analiak, Josean Bermejo eta Amalia Amenabar dantzariek, Marisa Merino eskolak eta Lidia de Lorenzo & Aldapa dantza elkarteak.

Ilaski Serranok aurkeztuta, Dantzaldia Azpeitian 22:00etatik aurrera ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.